HasieraBlogaHaizearen Zazpi Koloreak

Haizearen Zazpi Koloreak

Los siete colores del viento es un proyecto internacional. El título está basado en la obra de Bernard Tirtiaux, escritor y maestro vidriero, con nombre en francés “Le sept couleurs du vent”. Este libro se desarrolla en la segunda mitad del siglo XVI, cuando el joven Sylvain Chantournelle, carpintero, decide viajar por Francia para perfeccionar su arte. Este viaje le ocupará 30 años. En su camino, Sylvain hace nuevos amigos, incluyendo Absalon, luthier español. Los dos hombres son muy diferentes, Sylvain es un idealista, siempre optimista y Absalón es oscuro y más bien tímido. Sylvain se imagina a su sueño de construir un gran órgano. El libro trata sobre la vida, lo sueños, el descubrimiento de uno mismo y el amor, ya que nuestro protagonista encontrará a una joven con la cual compartir su vida.

Haizearen zazpi koloreak nazioarteko proiektua da. Izenburua, Bernard Tirtiaux eta beirate maisuaren "le sept couleurs du vent" lanean oinarritua dago. Liburu hau XVI. mendearen bigarren erdialdean garatzen da, Sylvain Chantournelle gazte zurginak bere artea hobetzeko Frantziatik bidaiatzea erabakitzen duenean. Bidaia honek 30 urte hartuko ditu. Bere bidean, Sylvainek lagun berriak egiten ditu, tartean Absalon, luthier espainiarra. Bi gizonak oso ezberdinak dira, Sylvain idealista bat da, beti baikorra eta Absalon ilun eta lotsatia. Sylvainek organi handi bat eraikitzeko ametsa irudikatzen du. Liburua bizitzaz, ametsez, norberaren aurkikuntzaz eta maisutasunaz ari dira, gure protagonistak neska gazte bat aurkituko baitu berarekin bizitza partekatzeko. 

Liburu hau irakurri ondoren, Almaz, proiektu honen sortzaile eta koordinatzaileak, lan hau errealitate bihurtu nahi izan zuen, eta, beraz, Frantziako Proventzan kontzertu bat egitea pentsatu zuen, Sainte Baumeko mendien oinean ("Baume", proventzal bezala, "Gruta" ren baliokidea da). Tradizioaren arabera, Maria Magdalena, Sainte Baumeko harpean penitentzia egiten urte asko eman ondoren, Saint Maximineko kriptan lurperatua izan zen.

Almazek esperientzia multi sentsorial bat sortu nahi izan zuen, organoaren musika, poesia, Marie Magdalenaren haitzulo ospetsuaren labarrean, baso proventzalean, eguzkia sartzearen sentsazio bisualak nahastuz. Nazioarteko ospea duten bi artistarengana jo zuen, Bernard Tirtiaux, liburuaren idazlea, beirategile maisua eta antzerki eta olerki lanen egilea. Sainte Baume haitzuloa dagoen itsaslabarraren azpian poesia originalak errezitatzeaz arduratuko zen. Beste protagonistetako bat Bernard Focroulle izan zen, organo-jotzaile konpositorea, Bruselako Monetaren Errege Antzokiaren zuzendaria, Provenceko Aix Arte Lirikoaren Jaialdiko zuzendaria, Bruselako Errege Kontserbatorioko irakaslea. Saint Maximin Basilikako organoei beren asmakizunaren errezitaldia eskaintzeko instalatua.

Proiektua planteatu ondoren, eta Marseilla 2013ko Europako kulturaren hiriburua denez, harremanetan jarri zen Monsekin (2015eko kultura europarraren hiriburua izango da) eta Donositarekin (2016koa izango da). Asmoa zen adinekoen egoitza-sare bat sortzea, eta, teknologia berrien bidez, elkarrekin lan egitea ildo beraren gainean, azkenean, kontzertua ikusi eta bere osotasunean ulertzeko.

Jean Charles Escribano, proiektuaren koordinatzailea, Matia Fundazioaren ohiko laguntzaileetako batekin jarri zen harremanetan, Borja Inzarekin, hain zuzen ere.

Horretarako, ideia horien guztien inguruan sare bat sortu zen, parte hartu genuen egoitzak konektatuta egoteko. Horrela sortu zen webgunea, gure esperientziak irauli eta besteengandik ikasteko multimedia ataria.

Proiektu honi esker hainbat jarduera egin ditugu, hala nola organo musika entzuten eta estimatzen ikastea eta horretan sakontzea, Donostiako Santa Maria basilika bisitatu dugu, bertako organista titularretako baten eskutik, Ana Belén Garcíak basilikako organoa erakutsi zigun (Cavaillé-Coll bat) eta zenbait pieza guretzat jo zituen, pixka bat jotzen ere utzi zigun! Gehiago ikasi dugu Proventzari eta bere ohiturei buruz, irudiak ikusiz eta bere ohitura eta tradizioei buruz hitz eginez. Egin genuen beste jardueretako bat (Borjaren ideia originala) gure lau egoiliarren arteko koadro bat margotzea izan zen, Jean Charlesek utzi zigun organo-musikan inspiratuz.

 

 

El concierto, al final no pudo ser retransmitido en directo, pero lo podemos oír en la página web. Para años venideros esperamos poder seguir colaborando y participando en los proyectos que las distintas residencias nos propongan. Para 2016, será nuestro turno.

Álbum de Fotos

Egilea

Bermingham zentroko begiralea

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.