HasieraBlogaEgoitzak: urtebeteko lezioak Covid-19arekin elkarbizitzen
Rezola. Matia Fundazioa

Egoitzak: urtebeteko lezioak Covid-19arekin elkarbizitzen

Duela urtebete, harrituta geunden birus ezezagun bat gure bizitzetan indar suntsitzailearekin nola sartzen zen eta gure bizimoduak, osasunak eta, kasu askotan, milaka herritarren bizitzak suntsitzen zituen ikusita, batez ere egoitzetan zaindutako pertsonenak.

Harrezkero, garai nahasiak bizi izan ditugu, ziurgabetasunak ziurtasunei irabaziz, eta tenplu gisako egiak desagertu egiten direla ematen du, dena edo ia dena iritzi daiteke.

RAEk tragedia terminoari ematen dion adieretako bat pertsonei edo gizarteei eragiten dien egoera edo gertaera argigarri eta tamalgarria da. Horrela, tragediak, bere literaltasun osoan, gure ahultasuna, bizitzarako behar dugun interdependentzia eta bizitza-luzetasunak esan nahi duen gizarte-aldaketa handiari gizarte gisa ematen ari garen arreta falta jarri dizkigu aurrean.

Eta bizitzaren paradoxak ere aukera paregabea dira aldaketarako, zahartzaroa nola kontsideratzen dugun aldatzeko eta, batez ere, pertsonen eskubideak gailentzeko, haien adina edo egoera edozein izanda ere.

Egitura, politika eta zerbitzu asko aldatu behar dira. Eremu bakar bat ere ez da kanpoan geratu behar: osasun-, etxebizitza- eta hezkuntza-planak, hirien diseinua eta, bereziki, zaintzak behar dituzten pertsonen arretaren ikuspegia.

Iraganeko arrasto asko bizi dira. Pertsonek ez dute nahi, ez dugu "erakundeetan" bizi nahi, etxean egon nahi dugu, irten, sartu, lagunak eta senideak hartu eta kaleratu. Zaintzea jarduera baloratua, prestigiotsua eta erakargarria izango den inguruneak nahi ditugu garapen profesionalari ekiten dioten gazteentzat.

Asko dago egiteko. Eta ondo egin behar da. Zientziaren balioa presente dago egun hauetan, gure burua babesteko baliabiderik onenak aurkitzeko19. Ingurumen-gerontologoen, zahartzean adituak diren psikologoen, ekonomialarien, filosofoen eta beste askoren ezagutzak ere hor egon behar du.

Azken hogeita hamar urteetan diziplina horien guztien ezagutza zientifiko handia metatu da, eta, azkenean, zahartzearekin lotutako prestakuntza-politika, -zerbitzu eta -planei aplikatu behar zaie.

"Nunca Mais" izan zen Prestige-ren hondamendiaren ostean Galiziako kostaldea garbitu zuten milaka lagunen leloa. Har dezagun maileguan. Aurtengo tragedia ez da berriz errepikatu behar.

Konpromisoz, ikuspegiz eta ezagutzaz jardun dezagun.

Egilea

Matia Institutoko ikerlaria

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.