HasieraPlazeboa eta artrosia, harreman interesgarria edo arriskutsua

Plazeboa eta artrosia, harreman interesgarria edo arriskutsua

Osteoartritisa endekapenezko gaixotasun artikular bat da, oso ohikoa; 65 urtetik gorako pertsona guztien ia % 70i eragiten die, eta min kronikoaren eta mugiezintasunaren kausa nabarmena izaten da. Osasun hezkuntzaren bidez egiten zaio aurre nagusiki, hau da, neurri dietetikoekin eta ariketa fisikoekin, baina paziente geriatrikoetan segurtasun bermerik ez duten terapia mordoa ditugu eskura, eta kirurgia aukerak, artikulazioak aldatzeko batez ere.

Foto: Mohd Hafizuddin Husin

2008an, ikerlari britainiar batzuek metaazterketa* bat egin zuten plazeboak artrosiaren tratamenduan zer nolako eraginkortasuna zuen ikusteko; azterketa horren barnean, 198 entsegu kliniko eta tratamendurik gabeko 14 azterketa egin ziren, eta 17.531 pertsona hartu ziren lagin gisa. Batez besteko adina oso altua ez izan arren (62 urte), gehiegizko pisua zuten emakumeak izan ziren batez ere.

Plazeboa farmakologikoki inertea den gai bat da eta tratamendu aktibo baten kanpo ezaugarri berberak ditu; horrenbestez, bi taldeengan eragiten dituen ondorioak ebaluatzeko balio du. Plazeboa, bere efektu psikologikoa dela eta, oso modu eraginkorrean erabili da depresioa, mina, Parkinsonen gaixotasuna, migraina, neke kronikoaren sindromea, kolon narritakorra, asma edo hipertentsioa tratatzeko.

Foto: Ross Mayfield

Minaren kontrol maila neurtzeko, eskala bisual analogiko bat erabiltzen da. Gero, efektuaren tamaina aztertzen da, azterketa hasieraren eta amaieraren artean —0,51koa (% 95eko konfiantza tartea, 0,46-0,55)—; horrenbestez, haren efektua neurrizkoa da, neurri ez farmakologikoekin (akupuntura, magnetoterapia, spa) lortutakoekin alderatuta —0,03koa (% 95eko konfiantza tartea, -0,13-0,18)—. Era berean, eraginkorra da hobekuntza funtzionalean eta norberak hautemandako zurruntasun artikularrean.

Honako hauek dira efektu plazebo horretan gehien eragiten duten aldagaiak: lehenik eta behin, aztertu beharreko tratamenduaren intentsitatea (handiagoa da plazeboa opiazeoek edo COX2 gisako beste antiinflamatorio batzuek eragiten badute); gaixotasuna bera; administrazio bidea (injekzioak eraginkorragoak dira aho bidezkoak baino); eta laginaren tamaina. Zenbait alderdi subjektibo hobetzen dituela hauteman da, hala nola minaren balorazioa pazientearen aldetik eta sendagaiaren iritzia, betiere balorazio objektiboak aldatu gabe, adibidez koadrizepsaren indarra, belaunaren zirkunferentzia edo aldaketa erradiologiko artikularrak. Sendagileek esku hartzearekin lotuta pazienteei helarazten dizkieten itxaropenak oso garrantzitsuak dira (tamaina, kolorea, ustezko intentsitatea eta administrazio modua barne), horrek nolabaiteko ondorio fisiologikoak sortzen baititu min kronikoa eragiten duten neurotransmisore edo garuneko zirkuituetako aldaketei dagokienez.

Foto: Hernán Piñera

Era berean, ez dugu ahaztu behar, batzuetan, kontrako efektua ere sor dezakeela; horri nozebo efektua deitzen zaio eta, haren inguruko informazio gutxiago izan arren, hark ere hein handi batean eragin dezake esku hartze farmakologikoetan.

Zhang W, Robertson J, Jones AC, et alAnn Rheum Dis 2008;67:1716–1723.

Egilea

Matia Fundazioako medikua

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.