Adinekoak, aldaketa lokal eta globalaren protagonistak: Matiak bat egiten du 2025eko Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunarekin

Urriaren 1ean Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da, “Adineko pertsonek tokiko eta munduko ekintza bultzatzen dute: gure nahiak, gure ongizatea eta gure eskubideak” lelopean. Data honek adinekoek gizarte bidezkoagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak eraikitzeko duten eginkizun eraldatzailea gogorarazten du.





