HasieraBerriakEguneratutako egitaraua - Zahartze aktiboa eta belaunaldi arteko elkartasuna EHUko Uda Ikastaroetan

Eguneratutako egitaraua - Zahartze aktiboa eta belaunaldi arteko elkartasuna EHUko Uda Ikastaroetan

01.01.2013

Matia Fundazioak Zahartze aktiboa eta belaunaldi arteko elkartasuna izeneko ikastaroa antolatu eta zuzenduko du, irailaren 2tik 4ra, EHUko Uda Ikastaroen XXXII. edizioan.

Ikastaro horrek topagune izan nahi du, adinekoentzat eta zahartze aktiboaren aldeko jardunean egindako ahaleginarengatik estatuan ospe handia duten profesionalentzat. Parte-hartzaileek euren esperientziak partekatzeko aukera izango dute, bizi kalitatea hobetu eta mendekotasun egoerak saiheste aldera. Besteak beste, Matia Fundazioko, Matia Institutu Gerontologikoko eta Deustuko Unibertsitateko profesionalek emango dituzte hitzaldiak.

«Etika eta morala krisi soziosanitarioaren antidoto gisa» du izenburu irekiera hitzaldiak, eta Jesus Mari Mugica Deustuko Unibertsitateko eta Santo Tomas Lizeoko irakasle emerituak emango du. Matia Institutu Gerontologikoko Mayte Sanchoren hausnarketarekin itxiko dute ikastaroa; gaia: Tratu onaren balioa pertsonek laguntza behar dutenean. Ekitaldiak iraungo duen hiru egunetan, hitzaldiek oso kutsu praktikoa izango dute oro har, hauskortasunari eta erorikoak saihesteari buruzko aholkuak emango baitituzte hizlarietako askok.

Ikastaroak hauxe helarazi nahi dio gizarteari: neurri zehatzak hartuta ekarpen garrantzitsua egin dezakegula zahartzea aktiboa eta osasuntsua izan dadin, inoiz ez dela berandu eta baditugula horretarako tresnak. Era berean, pertsona nagusien mendekotasuna saihesteko dagoen ebidentzia zientifikoa ezagutaraziko dute, baita pertsona horiek gizarteari eta ekonomiari egiten dieten ekarpen baliotsua aintzat hartzen lagundu ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu erantsitako programa.

Dokumentu erantsia: Curso_Verano.pdf