HasieraBerriakMatia Fundazioa, erakunde solidarioa alzheimerrarekin

Matia Fundazioa, erakunde solidarioa alzheimerrarekin

01.01.2014

Matia Fundazioak bat egin du «Alzheimerrarekin solidario» ekimenarekin. Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen elkarteen Espainiako konfederazioak (CEAFAk) sustatutako ekimena da.

Inguruko beste estatu batzuetan egin dutenaren ildotik, alzheimerraren inguruko estatu politika sustatzea du helburu ekimenak, gaixotasunaren dimentsioari eta ondorioei planteamendu integratzaile batetik heltzeko. Gaur egun 3.500.000 milioi lagunengan du eragina gaixotasunak Espainian, gaixoak eta senitarteko zaintzaileak barne.

Ekimenean parte hartuz, Matia Fundazioak eredugarri izan nahi du beste enpresa batzuentzat, eta lehen mailako arazo soziosanitarioaren inguruan gizartea, erakundeak eta politikariak sentsibilizatzen eta kontzientziatzen lagundu.

Matia Fundazioa eta alzheimerra

Matia Fundazioak Oroimen eta Alzheimer Unitate (OAU) berezia du, eta unitate hori Euskal Autonomia Erkidegoko lehena da, oroimen asaldurak edo beste funtzio kognitibo batzuen —hizkuntza, arrazoimena, arreta…— asaldurak dituzten pertsonei eta euren familiei arreta ematen. Unitate horrek gaixotasunak eragindakoen kolektiboari ematen dio arreta, eta Balorazio Unitatea eta Esku hartze eta Tratamendu Unitatea jarri ditu kolektibo horren eskura. Diziplinarteko talde batek diagnostiko zehatza egin eta tratamendu eta zaintza plan bat ezartzen du, gaixo bakoitzaren arabera.

CEAFA