03.02.2023
- Matiak etxean lagunduko die Tolosako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua duten pertsonei
- Tolosak bat egin du Villabona, Ordizia, Oñati eta Beasainekin, Matia Goxarak etxez etxeko laguntza-zerbitzua ematen duen udalerri gisa
- Pertsonarengan oinarritutako arretaren garapena funtsezko elementuetako bat da Matia Goxarak udalerriko laguntza behar duten pertsonei laguntzeko.
Donostia, 2023ko otsailak 1
Otsailaren 1ean hasiko da Matia Goxara etxeko laguntza-zerbitzua ematen Tolosan. Zerbitzu hau etxean laguntza behar duen pertsonaren iraupena sustatzen duen zerbitzua da. Etxeko arreta eta/edo arreta pertsonala eskainiz, etxean bertan moldatzea ahalbidetzeko, bizi-proiektuarekin jarraitzeko eta komunitatean integratzeko, isolamendu-egoerak saihestuz.
Ikuspegi horrekin, Matia Goxarak tolosarrei lagunduko die beren etxeetan, haien premiei eta lehentasunei erantzunez, haien bizi-proiektuarekin jarraitu ahal izan dezaten.