HasieraBerriakMatiak Usurbilgo Zaintza Azokan parte hartuko du azaroaren 19an

Matiak Usurbilgo Zaintza Azokan parte hartuko du azaroaren 19an

04.11.2022

Bi urte luze badira Usurbilen pertsona ardatz duen zaintza ekosistema berri bat eraikitzeko lanketa betean ari garela, parte-hartze prozesu zabal baten bidez. Geure buruari honako galderak luzatu genizkion: Nola zaindu nahi dugu? Nola zainduak izan nahi dugu? Zer egin dezakete horretarako erakundeek, komunitateak edota sektoreak?

Bi urteotan landutako edukiak kaleratzeko unea da, eta zuekin guztiokin partekatu nahi ditugu, izan herritar, izan zaintza lanetan aritzen zaretenokin, izan erakundeetako ordezkari tekniko eta politikoekin. Horretarako, azaroaren 19rako Zaintza Azoka antolatu dugu. Egitarau mamitsua antolatu dugulakoan gaude: zeuon ekarpenak, iritziak eta proposamenak behar-beharrezkoak ditugu, behetik gora, eta elkarlanetik eraikitako zaintza ekosistema izango bada. Ez galdu aukera! Antolaketa-lanak errazteko, aldez aurretik izena emateko eskatu nahi dizugu, eta hiru modu hauetan egin dezakezu.

  1. Usurbilgo udalaren web orriaren bitartez: www.usurbil.eus/zaintza-azoka 
  2. Korreo honetara mezu bat bidaltzen: gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus
  3. Telefono honetara deitzen: 943 37 71 10

 

Jardunaldiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, prentsaurrekoa ikustera gonbidatzen zaitugu:

ZURE ZAIN GAUDE!

Usurbilgo Zaintza Ekosistema proiektuaren informazio gehiago HEMEN