HasieraAlzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen senitarteko eta zaintzaileentzako zenbait gida

Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen senitarteko eta zaintzaileentzako zenbait gida

Matia Fundazioan sei gida berri osatu ditugu, Alzheimer gaixotasuna duten pertsonen senitartekoei eta zaintzaileei bideratutako gomendio orokorrak biltzen dituztenak. Gaixotasunaren fase guztiak azaltzea eta senitartekoei/zaintzaileei egunerokoan baliagarri izango dituzten gomendioak ematea da gida horien helburua.

Liburuxka: Adinekoen egoera kognitiboa eta osasun psikikoa mantentzeko / hobetzeko aholkuak

Zahartzearekin batera, pertsona gaitasun funtzionalak eta kognitiboak galtzen joaten da, pixkanaka. Horregatik, ariketa fisikoaren bidez osasuna hobetzeaz gain, garrantzitsua da osasun psikikoa sustatzea estimulazio kognitiboaren eta elkarrekintza sozialaren bitartez.

Liburuxka: Alzheimer gaixotasuna duten pertsonen zaintzaileentzako aholku eta orientabide orokorrak

Alzheimer gaixotasunaren aurrean beharrezkoa da zaintzailea zaintzea eta babestea. Beraz, garrantzitsua da zaintzaileak gaixotasuna ezagutzea, eta gaixoa ahalik eta ongien zaintzeko trebatzea. Era berean, zaintzaileek euren burua zaintzen jakin behar dute.

Liburuxka: Portaera nahasmenduak dementzietan

Portaera nahasmenduak oso ohikoak izaten dira, eta zaintzaileentzat gainzama handia dira.  Liburuxka honekin, aholkuak eskaini nahi dira zenbait portaeraren aurrean hartu beharreko jarreren inguruan.

Liburuxka: Alzheimer arinaren zaintzaileentzako aholkua

Jende askok uste du, gaixotasuna diagnostikatu ondoren, pertsona ez dela gauza izango ia ezertarako ere. Ez da hori gertatzen. Gaixotasunaren fase arinetan «gaitasunak» galtzen dira, bai, baina beste askori eusten zaie eta horiek sustatu egin behar dira.

Liburuxka: Alzheimer gaixotasuna estadio arin-ertainean

Liburuxka honek informazio lagungarria biltzen du dementzia eta Alzheimer gaixotasuna estadio arin-ertainean duten pertsonen senitartekoentzat eta zaintzaileentzat.  Etapa honetan funtsezkoa da pertsonak oraindik dituen gaitasunak sustatzea eta kaltetuta dituenak gainbegiratzea, lagunduta ahalik eta autonomiarik handiena izan dezan.

Liburuxka: Alzheimer gaixotasuna estadio ertain-larrian

Liburuxka honek informazio lagungarria biltzen du dementzia eta Alzheimer gaixotasuna estadio ertain-larrian duten pertsonen senitartekoentzat eta zaintzaileentzat. Seguruenik, etapa honetako lehentasunak eta beharrak oso bestelakoak izango dira etapa arinekoekin alderatuta. Behar horiek antzematen jakitea lagungarria da eguneroko zaintzarako eta zaintzen plangintza egiteko.

Egilea

Mediku Geriatra

Egilea

Matia Fundazioako Geriatra

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.