HasieraCOVID-19ari buruzko gogoeta etikoak

COVID-19ari buruzko gogoeta etikoak

“Adina ez da gakoa, eta segurtasuna ez da gauza garrantzitsu bakarra”

Jarraian, bizi izan dugun garai konplexu eta parekorik gabeko honetan hautemandako kontsulta eta egoera zehatzen ondorioz egindako gogoetak biltzen dituen dokumentuaren laburpen labur bat partekatzen dugu.

2020. urtea koronabirusaren pandemiagatik igaroko da historiara, osasun, gizarte eta ekonomia mailan, besteak beste, aplikatutako neurriek eragin handia izan dutelako. Izan ere, askotan, erabakiak hartzerakoan, balioei eta eskubideei buruzko gogoetak eta ondoriozko gatazka etikoak aurrez aurre izan dira.

Etikaren ikuspegia behar da gizartearen eta pertsonen eguneroko egungo arazo nagusiak jorratzeko, beharrezkoa baita jabetzea egiten dugun ekintza eta hautaketa bakoitzean balio batzuk lehenesten ditugula beste batzuen kaltean. Ildo horretan, krisi honetan agintea duten politikarien eta erakunde arduradunen erantzukizuna da hartzen dituzten erabakiek eta garatzen dituzten jarduketek proiektatzen dituzten balioen kontziente izatea.

Gure iritziz, garrantzitsua da erabaki eta jarduketa horietako batzuei buruz hausnartzea, positiboak direnak finkatzea eta gure ustez neurri zuzentzaileak behar dituztenak zuzentzea. Ildo horretan, beste erakunde eta profesional batzuek hausnartu egin dute COVID-19aren egungo pandemia kudeatzeko hartutako zenbait neurriren ondorioz gertatzen ari diren desberdintasunen harira. Guk, lehenik eta behin, hausnarketa horiekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu.

Egunotan askotan galdetu diogu geure buruari zein den gure osasun kontzeptua. Kontzeptu globala da? Barne hartzen al ditu osasun fisikoa, psikoafektiboa, soziala eta espirituala? Haren alderdi guztiak errespetatzen edo aintzat hartzen ari gara krisi honetan? Noren esku dago komunitatearen osasuna zaintzea? Osasun agintarien esku dago soilik? Norberaren portaerak osatzen du komunitatearen erantzuna.

Halaber, zalantzan jarri dugu norberaren erantzukizunaren eta taldearekiko erantzukizunaren arteko lerroa. Egin behar ditut nahi edo gustuko ez ditudan gauzak? Gizarte autonomista honetan, ezin ditut neure arriskuak nire gain hartu?

Behin eta berriz azpimarratu da gizabanakoak kolektiboan duen eraginaren eta kolektiboak gizabanakoarengan duenaren arteko harreman estua. Harreman horretan, besteak —hots, gizarte osoa— eta pertsona bakoitza hartu behar dira kontuan.

Gutako bakoitzaren, gizarte erakundeen, instituzioen eta abarren erantzukizuna da gure eguneroko portaeretan garrantzitsuentzat jotzen ditugun balioak defendatzea, balioestea eta aktiboki sustatzea, gure gizartean sustraitu daitezen, eta erabakiak hartzeko eta politikak eta egiturak sortzeko euskarri izan daitezen. Izan ere, horri esker, gizartea etorkizuneko krisiei aurre egiteko prestatuago egotea lor daiteke, betiere, pertsonen duintasuna, ekitatea, justizia eta autonomia aintzat hartuta.

Justizia banatzailea

Adina, gaitasun funtzionala edo maila kognitiboa ezin dira irizpide baztertzaileak izan osasun arretako zerbitzuak emateko orduan; hain zuzen, hori ikusi dugu azken hilabete hauetan protokolo batzuetan.

Hau da eskura dauden osasun baliabideak esleitzeko irizpide onargarri bakarra: pertsona bakoitzarengan ebidentzia zientifikoaren arabera izango duten onura.

Larrialdi testuingurua kontuan hartuta, egokitzat jotzen ditugu itxialdi neurriak. Alabaina, larrialdi egoera horrek aldi baterakoa eta mugatua izan behar du, eta, betiere, proportzionala, lurralde bakoitzeko benetako arriskua eta egoera epidemiologikoa kontuan izanik. 

Edozein jarduera protokolok, aldi baterako larrialdi egoera honetatik kanpo, kasu bakoitza aztertu behar du, eta ezaugarri eta baliabide zehatzak jaso behar ditu, baita beste printzipio eta balio batzuk gehiago lortzea ekar dezaketen aukerak ere, pertsonen osasun integralaren eta ongizatearen mesedetan. 

Krisi egoera honetan, aurretiazko borondateak adierazteko eskubideari eusten diogu, eta, beraz, kontuan izan behar dira guri dagozkigun erabakiak hartzerakoan. Orobat, baimen informatua emateko eskubideari, tratamenduei uko egiteko eskubideari eta arrisku pertsonal jakin batzuk onartzeko autonomiari ere eusten diegu.

Aniztasuna aintzat hartzea

. Egoitza zentroak ez dira ospitaleak, eta ez dugu nahi horrelakorik izatea. Pertsonen etxea dira. Pertsona horietako askok laguntza behar dute. Eta gainerako herritarren eskubide berak dituzte, hori gogoraraztea beharrezkoa ez bada ere.

Egoitza zentroak askotarikoak dira, eta, euren egiturak, profilak, egoiliarren eskura jartzen dituzten laguntzak eta abar kontuan hartuta, aukera ematen dute neurrien aplikazioa modulatzeko, ezaugarri horietara eta bertan bizi diren pertsonen profilera hobeto egokitze aldera.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa dirudi daukagun gizarte eredu soziosanitarioari buruz hausnartzea.

Guztiak, baita pertsona kalteberak, baztertuak, desgaituak, mendekoak eta abar ere, artatuko dituen arreta eredu baten alde lan egitea. Gizarte premiei eta osasun publikoko premiei modu integral, koordinatu eta malgu batean erantzungo dien eredu baten alde egitea, arriskuaz eta segurtasunaz gain pertsona ere ardatz duen eredu baten alde egitea. 

Erabakiak hartzea

Etikan, ahalik eta balio gehien lortzeko aukera maximizatzen dutenak dira erabakirik zuhurrenak. Horretarako, ezinbestekoa da besteak aintzat hartzea, besteekin partekatzea.

Nolabaiteko paternalismoa erakutsi dugu, guztiontzat ona zer den badakigula pentsatuta. Besteekin hitz egin ez izanak muturretako baten aldera inklinatu da balantza, osasun fisikoaren aldera hain zuzen, jokoan zeuden beste balio batzuk barne hartzen zituzten alternatibak bazter eginda.

Nolanahi ere, egoera horretatik alderdi positiboak ere atera daitezke, zalantzarik gabe. Badirudi ezinbestekoa dela ikusten ari garen lanbide, kudeaketa eta gizarte jardunbide egokiak identifikatzea, definitzea eta inplementatzea, haiei heltzeko ikasbide gisa. Baita erakutsi ditugun baliabide pertsonalei ere.

Prozesu honetan sufrimendu egoeretan pertsona askok erakutsi dituzten erresilientzia, onarpena eta babesa haietako bakoitzaren duintasunaren isla dira, eta aintzat hartu behar dugu hori.

Etorkizunari begira

Ez dugu erlaxatu behar, egokitu baizik, eta etorkizunerako prestatu, agertoki berrirako. Zerbitzuak planifikatu behar ditugu, pandemia honetan lortutako ikasbideak kontuan hartuta.

Tener en cuenta el número de habitaciones individuales, desarrollar formación y protocolos pensados para esta nueva realidad, afianzar la red de apoyos de la comunidad, voluntariado, etc., puede ser un ejemplo de ello.

Gizarte gisa, mugarri horiek baliatu behar ditugu aurrera egiteko. Espero dugu pandemia honek, eragiten ari den ondorio izugarrietatik harago, aurrerapauso bat ekarriko digula —aurreranzko jauzi bat, kontzientzia orokorraren garapenean–, elkartzen lagunduko digula, eta garen eta osatzen dugun guztiarekiko maitasun helburu unibertsalak adostasunean partekatzera eramango gaituela.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.