HasieraCovid-19ko ikasketak: pandemiak proban jartzen zaituenean eta gainditzen duzunean
Freepick

Covid-19ko ikasketak: pandemiak proban jartzen zaituenean eta gainditzen duzunean

Nire izena Juan de Dios da, baina jendeak Juande edo Juampi deitzen nau.

Jatorriz Argentinakoa naiz, eta familia gorabeherengatik patuak nahi izan zidan ekarri lurralde honetara. Hori duela 17 urte izan zen. Orain familia donostiarra osatu dut. Erizain laguntzailea naiz Lamourousen, eta 15 urte daramatzat beti gaueko txandan. Beraz, Donostiako Intxaurrondo auzoko etxe polit honetan bizi diren pertsonen ametsen laguntzaile naiz.

Nire esperientzia pertsonalaren bidez Covid-a zentroetara iritsi izanak ekarri duenaren zertzelada batzuk partekatu nahiko nituzke. Bizipen horren ondorioz, koronavirusak ateak zeharkatzea lortu zuen zentro batean sartu nintzen borondatez. Interesgarria irudituko zaizuelakoan.

Dei bat, erabaki bat

Otezuriko nire istorioa ostegun goiz batean hasten da. Jabik, Lamourouseko zuzendariak, Zumaiako Otezuri zentrora joan naiteken galdetzen dit. Han birusa sartua zen, eta langileak behar zituzten kutsadurengatik gutxitutako langile kopurua indartzeko.

Ez nuen pentsatu ere egin eta "behar den lekuan" esan nionn. Etxe honetako kide eta egoiliarrentzat une zailak zirela jabetzen nintzen. Laguntzeko premia sentitzen nuen.

Zarautzetik Zumaiara egin beharreko bidea oso samingarria izan zen. Itsasoa bakarrik ikusten zen errepide ondoan. Ez zegoen inor, isiltasuna besterik ez. Alarma-egun haiek ziren.

Urduri nindoan. Ez nekien zer aurkituko nuen, lagun berriak, egoiliar berriak, dena berria.

Fotografía de Juan De Dios, auxiliar de Lamourous

Aldaketek ikaskuntzak dakartzate

Lehen gaua pasa ahala, lasaitu egin nintzen. Egunak aurrera, lankideen patxadari eta pazientziari erreparatu nion. Aitorren lan ona, Martinaren konplizitatea eta begikotasuna, bertan bizi dena. Lierni, Otezuriko zuzendaria, bere esku zegoen guztia egiten. Lehen gaua nola igaro nuen galdetu zidan. Eta zer esan erizainei buruz. Harrituta uzten ninduten. Agerraldiak, bajak… eskuartean zituzten gauzez gain, beti ere hor zeuden. Giza kalitatea % 100.

Esperientziak hilabete eta aste bat iraun zuen. Otezuritik gauzak ikusteko beste modu bat damarkit. Baita egoera oso zailei aurre egiteko egoeran aurkitu izana ere, eguneroko zereginetan, baina baita maila pertsonalean ere.

Oso gogorra zen egunez egun etxera itzuli eta zu gela batean konfinatzeko betebeharrean ikustea. Badakizu ezin zarela kutsatu. Asko jokatzen duzu. Ia ez nituen ikusten nire emaztea eta seme-alabak, eta ezin nion lagundu zaindu ohi dudan nire aitonetako bati.

Etengabe desinfektatzea zen jarduna, iristen nintzenetik joaten nintzen arte.

Otezurira joateko kotxea hartzen nuen bakoitzean, agur esaten nion nire familiari, eta otoitz egiten nuen dena ondo joan zedin eskatuz. Zentrora iristea ere erritualez Beteta zegoen. Sarreran, zeruari begiratu eta barrura pasatzen nintzen. Gogoan dut egun horietan asko eutsi niela nire sinesmenei.

Ez zait ahazten aurreko gauean lagun izan nuen emakume baten positiboa aipatu zidaten momentua. Babestuta nengoen beti, baina hor dago beti zomorroa hartu eta infekzio agente bihurtzeko beldurra. Zorionez, egin zizkidaten frogak beti izan ziren negatiboak.

Etxean gauzak hobera egin ahala, eta birusa kontrolpean zegoela zirudien heinean, Lamourouserako itzulera ikusten hasi nintzen.

Azken egun haietan, nire lagun berriak animatzen saiatzen nintzen, beti erne egon zitezen. Joan aurretik gutun bat idatzi nien beraien harrera, atxikimendua, pazientzia eta profesionaltasuna eskertzeko. Beste bat bezala sentiarazi ninduten.

Aste batzuk geroago, Otezuritik opari poltsa bat eta esker oneko txartel bat iritsi zitzaizkidan, nirekin beti gordeko dudan eskaintza eder batekin.

Bizitakoak pentsarazten dit zein garrantzitsua den, orain eta inoiz baino gehiago, elkarrekin egotea. Elkar zaintzeak indartsuago egiten gaitu. Pertsona hobeak egiten gaitu.

Eskerrik asko Otezuri.

Egilea

Erizaintzako laguntzailea

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.