HasieraBerriakIsolamendu-egoera baten aurrean emozioak zaintzeko gomendioak

Isolamendu-egoera baten aurrean emozioak zaintzeko gomendioak

18.03.2020

Matiatik zenbait jarraibide partekatu nahi ditugu zaintzaileentzat eta laguntza behar duten eta isolamendu-egoera bizitzen ari diren pertsonen senideentzat, bai zentro batean bai haien etxeetan daudenentzat.

DEMENTZIA DUEN PERTSONA BATEKIN ELKARBIZITZEN. ZER EGITEN DUT...?

PERTSONAK JOKABIDE OLDARKORRA BADU

Saiatu prebenitzen*: 

  • Eguneroko jarduerak sustatu, pertsonak gustoko dituen eta motibatzen dituen gauzak erraztu eta baloratu.
  • Eguneroko errutinak zaindu. Aldaketak ezin ba dira ekidin, saiatu progresiboki sartzen berauek.
  • Inguruari arreta jarri.  Objektu arriskutsuak eta botikak kontrolatuta eduki. Saiatu tenperatura atsegina mantentzen, eta giro lasaia.
  • Esaiozu zeozer tonu lasaiean edo eskaini eskuak okupatuta edukitzeko zerbait (janaria, egunkari bat, gutunak,...), batez ere pertsona asaldatzen hasten denean.

Azaldu baldin badira...

  1. Hartu arnasa eta mantendu lasaitasuna. Ez hartu oldarkortasuna zerbait pertsonaltzat, saia zaitez ikertzen zerk sortzen dion sumindura eta eskuhartu gehiagora joan aurretik.
  2. Galdetu iezaiozu zer gertatzen den eta lagundu ahal badiozu, ahots leuna erabiliaz eta keinu zakarrik egin gabe. Ahotsa altxatzeak edo eztabaidatzeak portaera oldarkorra areagotzea eragiten du ia beti..
  3. Irizpidez erabili kontaktu fisikoa modu pertsonalizatuan. Batzuetan, kontaktuak edo besarkada batek kontsolatu egin dezake pertsona bat, baina probokazio gisa ere uler daiteke.
  4. Aurretik gerturatu pertsonarengana, poliki eta lasaitasunez. Ez gerturatu azkar, eta ezta atzetik ere ez. Aurrez abisatu zer egingo duzun eta gora-beherarik ez eragin.
  5. Distraitu pertsonari pixkanaka gustoko duen zeozertan arreta jartzen, ekintzak aldatuaz beste gela batera joanaz, edo egoerari emaitza bat ez emanaz.
  6. Eutsi behar izanez gero, irmotasunez eta kontuz egin. Hobea da arin heltzea, besoak suabe eutsiaz.
  7. Laguntza behar baduzu, zalantzarik gabe eskatu ezazu. Eskura eduki Larrialdietako zenbakia edo beste baliabide batzuk zuk bakarrik egoera ezin duzunerako kontrolatu. Ez ahaztu: laguntza eskatzea ez da ahultasunaren sintoma, sendotasunarena baiziK

(*) Kasu batzuetan kalera irtetzeak lagundu dezake. Eskatu famllia medikuari irteera beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostena. Gomendio hauek argitalpen honetan oinarrituak daude: "Consejos y orientaciones no farmacológicas para pacientes con deterioro cognitivo en el domicilio y unidades psicogeriátricas". Arriola, E., Alaba J., Buiza, C., González M.F. eta Zulaica, A.

 

DEMENTZIA DUEN PERTSONA BATEKIN ELKARBIZITZEN. ZER EGITEN DUT...?

ASALDURA ADIERAZPENAK BALDIN BADITU

Saiatu prebenitzen*

  • Ingurune lasaia izatea erraztu. Ekidin, ahal diren neurrian, soinu zakarrak; argi gutxi egotea edo bapateko aldaketak; gehiegizko estimulazioa (telebista edo musika etengabekoan, batera htz egin,…). Musika lasai pixkat (pertsona batzuetan oso eraginkorra da entzungailuak erabiltzea). Fededuna baldin bada, arrosarioa edo meza entzuteak erlaxatzen lagun dezake.
  • Jarduera atsegin eta esanguratsuetan partehartzera gonbidatu ezazu animaiiak eta landareak zaindu, txukunketak, erropa garbitu eta tolestu, etxeko lanak, karta jolasak.
  • Eguneroko errutinak zaindu eta ahal den gutxien aldatu ingurua, pertsonaren objektu esanguratsuak begi-bistan mantendu.
  • Animatu ezazu eta lagundu mugitzen. Etxetik paseotxo bat edo ariketa fisiko pixkat egiten.
  • Edari kitzikagarriak sahiestu

Azaldu baldin badira...

  1. Jarrera maitakorra eta adiskidetzailea izan. Argi, erraz eta lasai azaldu. Bere ondoan paseatu eta arnasa sakon hartu.
  2. Pertsona adierazi dadin erraztu ezazu bere sentsazioen eta gertatzen zaionaren inguruan.
  3. Mugituta dagoen gorputz-zatia arinki presionatu eta pertsona animatu, adeitasunez, mugimendua eten dezan, kontaktua pixkanaka murriztuz, asaldura eten arte.
  4. Entretenitu ezazu, lasaitzen doanean. Lagundu iezaiozu eramaten bere pentsamenduak tentsioa sortzen ez dioten eta gustokoak dituen gaietara, giro atsegina sortarazteko.
  5. “Lasaitu” pertsona dagoen ingurua. Kendu zuzeneko edo intentsitate altukoak diren argiak, soinuak, eta bertan dagoen pertsona kantitatea.
  6. Eskatu laguntza eta sendagileari kontsultatu asaldura bat-batekoa eta ageriko arrazoirik gabekoa bada. Kausa medikoren bat edo sendagairen bat egon liteke. Ez ahaztu: laguntza eskatzea ez da ahultasunaren sintoma, sendotasunarena baizik.

(*) Kasu batzuetan kalera irtetzeak lagundu dezake. Eskatu famllia medikuari irteera beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostena.

DEMENTZIA DUEN PERSONA BATEKIN ELKARBIZITZEN. ZER EGITEN DUT...?

HALUZINAZIOAK BALDIN BADITU

Saiatu prebenitzen*

  • Ingurune lasai bat sortu ezazu. Ahal den neurrian, sahiestu, soinu bortitzak; argitasun gutxi edo aldaketak; gehiegizko estimulazioa (irratia eta telebista entretenigarriak izan daitezke, baina batzuetan ere sor dezakete pertsonak hotsak entzuten dagoela pentsatzea...). Musika lasai eta suabea lagungarria izan daiteke.
  • Etxea argitasun onarekin mantendu eta pertsonak bere irudia ezagutzen ez badu, tapatu ispiluak.
  • Gela guztiak ondo aireatu Pertsona ohituta dagoen lurrina erabili. Usainen bat-bateko aldaketek ere eragin ditzakete gertaera horiek.
  • Sahiestu edari kitzikagarriak
  • Saiatu dekorazio eta altzairuetan aldaketa bortitzak ez egiten. Pertsonarengan nahasmen handiagoa sor dezakete. Identifikatu berarentzat garrantzitsuak diren objektuak, eta gertu utzi, ez dadin larritu ikusten ez baditu.

Azaldu baldin badira...

  1. Lagundu, berekin egon. Eskuhartzea ez da beharrezkoa sentitzen ari den pertsonak sufrimendurik ez badu edo arriskurik ez badago.
  2. Lasaitu ezazu eta segurtasuna eman. Jasaten ari den asalduragatik asaldatzen edo izutzen denean.
  3. Saiatu lasai erreakzionatzen horrela errazagoa da seguro eta lasai sentiaraztea. Batzuetan bere eskua hartu eta besarkatzea lasaigarria izan daiteke.
  4. Ziurtatu ikusi eta entzun egiten dizula. Berekin hitz egin nahi duzunean, bere aurrean jarri, gertu, ondo entzun eta ikusteko.
  5. Modu neutroan erantzun, konpromezurik gabe.  Badakizunean ez dela egia esan, ikusi edo entzuten duena, sahiestu eztabaidak. Beretzako egitazkoa da eta.
  6. Berekin batera etxeko beste espazio batera mugitu zaitez eta eskeini jarduera atsegin eta esanguratsu bat. Hasteko aukera bat, gai erreal eta egunerokoen inguruan hitz egitea izan daiteke.
  7. Laguntza behar baduzu, eskatu zalantzarik gabe. Kontsultatu sendagileari baloratu dezan arrazoi organiko edo botikarenak ote dauden. Ez ahaztu: laguntza eskatzea ez da ahultasunaren sintoma, sendotasunarena baizik

(*) Kasu batzuetan kalera irtetzeak lagundu dezake. Eskatu famllia medikuari irteera beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostena. omendio hauek argitalpen honetan oinarrituak daude: "Consejos y orientaciones no farmacológicas para pacientes con deterioro cognitivo en el domicilio y unidades psicogeriátricas". Arriola, E., Alaba J., Buiza, C., González M.F. eta Zulaica, A.

 

DEMENTZIA DUEN PERSONA BATEKIN ELKARBIZITZEN. ZER EGITEN DUT...?

DELIRIOAK BALDIN BADITU

Saiatu prebenitzen*

  • Erraztu pertsona inguru lasai eta ezagun batean egon dadin
  • Ziurtatu ikusten edo entzuten zaituela hitz egiten diozunean, hurbil eta aurrez aurre jarrita. Hitz egiozu argi eta leun
  • Sartu elkarrizketetan ez dezan uste beregatik hizketan ari zaretela edo bere aurka konplot bat dagoela...

Azaldu baldin badira...

  • Jar zaitez bere lekuan, kontutatu pertsona beldurturik dagoela sufriarazten duten pentsamenduengatik.
  • Mantendu lasaitasuna eta seguratasuna, sentitu dezan horrela gaizki sentiarazten dion pentsamendua murrizteko.
  • Pertsona sentitzen ari denari erreparatu. Ez arrazoitu. Berarentzat errealitatea da pentsatzen duena.
  • Tonu lasaiean hitz egin, sentitzen ez badu ere, eskutik eutsi eta entzun, sentitu dezan babestua eta artatua dagoela.
  • Ez kendu garrantzirik esaten duenari, eta ez utzi barregarri ezta ere. Entzun iezaoizu. Beretzat oso garrantzitsua da sentitzea apoiatzen duzula.
  • Sartu apurka-apurka atsegin dituen gaiak. Hitz egin iezaiozu bere zaletasunez (kirola, irakurketa...), musika gustukoenaz, gehien gustatzen zaion janariaz...
  • Lapurretaren ustea dagoenean: 
    • Eskaini iezaiozu laguntza lapurtu diotela uste duen objektua bilatzeko, lapurretaren gaiari jarraitu gabe, baizik eta aurkitzen laguntzeko.
    • Diru pixka bat edo dokumentazioaren fotokopia bat sar diezaiokezu zorroan. Horrek hobeto sentiaraz dezake.
    • Eman giltza bat logela edo armairua ixteko, horrek lasaitzen badu.
    • Esaiozu adi eta zelatan egongo garela inor etor ez dadin.
  • Honelako sinesmenen aurrean: "Etxera joan behar dut seme-alabak zaintzera edo janaria prestatzera"
    • Saiatu kezkatzen duen gaiari buruz hitz egiten, baina beste ikuspegi batetik: "Kontaidazu seme-alabei buruzko zerbait, zer prestatuko duzun jateko…”
    • Ez gogorarazi gaur egun seme-alabek 60 urte dituztela (edo dena delakoak).
    • Etxera joateko edo lanera joateko tematzen denean, arreta jarri behar zaio, eta ondoan egon behar, arriskuan jar ez dadin..
  • Zalantzarik gabe, laguntza eskatu behar izanez gero. Gogoratu laguntza eskatzea ez dela ahultasun seinale, sendotasunarena baizik

(*) Kasu batzuetan kalera irtetzeak lagundu dezake. Eskatu famllia medikuari irteera beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostena. omendio hauek argitalpen honetan oinarrituak daude: "Consejos y orientaciones no farmacológicas para pacientes con deterioro cognitivo en el domicilio y unidades psicogeriátricas". Arriola, E., Alaba J., Buiza, C., González M.F. eta Zulaica, A.

 

DEMENTZIA DUEN PERSONA BATEKIN ELKARBIZITZEN. ZER EGITEN DUT...?

NORAEZEAN IBILTZEN DA ETENGABE

Saiatu prebenitzen*

  • Inguru fisiko atsegina eragin. Argitasun egokia, objektu ezagunak eta lasaigarriak, giro lasaia.
  • Mantendu errutinak eta ohiturak, eta ahal den neurrian, sahiestu alterazio handiak.

Azaldu baldin badira...

  • Jar zaitez bere lekuan Ibiltzea asetu gabeko beharren baten adierazpena izan daiteke (komunera joatea, gosea, egarria, nekea, beldurra, segurtasunik eza, ariketarik eza, asperdura, mina...).
  • Lagundu ezazu komunera, sukaldera edo toki lasai batera. Ateak ukitzen ari bada, edo bilatzen nora joan, agian adierazi ezin duen zeozer egin nahi duen seinale da. Saiatu ikertzen zer den.
  • Ibilera gune seguruetara bideratu ezazu. Arriskurik ez badago, utzi ibiltzen lasai, nahiz eta korridorean gora eta behera izan.
  • Mantendu lasaitasuna eta ez zaitez agobiatu etxetik jarraitzen bazaitu. Estimulazio faltagatik izan daiteke, kuriositatea edo, dementzia aurreratu baten kasuan, erreflexu bat.
  • Lasaitu ezazu larrialdiko egoera bat sentitzen baldin badu eta saiatu beste ekintza bat proposatzen. Adibidez, haurrei bazkari egin behar diola esaten badu, erantzun dezakezu: “Lasai, bazkaria eginda dago. Ni arduratzen ari naiz. Etorri sofara egiten den bitartean”.
  • Kanpo-inguruarekin kontaktua sustatzen saiatu. Kaletik paseotxo bat emateko momentuak erabili
  • Etxetik ibilbide erosoa egitea eta orientazioa erraztu ezazu. Horretarako:
    • Erabili orientazio-seinaleak: panel adierazleak, eta bereziki ezagunak dituen objektuak, hala nola, apaingarri pertsonalak eta esanguratsuak.
    • Objetuak ohiko tokietan utzi ordenaturik.
    • Korridoreetan eta geletan erraz ibiltzeko moduko pasabide segurua ziurtatu. Beharrezkoa bada, pasabidea eten dezaketen altzarien kokapena berrantolatu.
    • Ateak ireki, pertsonak espazio jakin bat bilatzen badu korridoretik errazago identifika dezan.
    • Etxean kristal gardenezko ateak baldin badaude, jarri pegatina bat begien parean, pertsonari atea irekita edo itxita dagoen jakiten laguntzeko
  • Zalantzarik gabe, laguntza eskatu behar izanez gero. Gogoratu laguntza eskatzea ez dela ahultasun seinale, sendotasunarena baizik.

(*) Kasu batzuetan kalera irtetzeak lagundu dezake. Eskatu famllia medikuari irteera beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostena. Gomendio hauek argitalpen honetan oinarrituak daude: "Consejos y orientaciones no farmacológicas para pacientes con deterioro cognitivo en el domicilio y unidades psicogeriátricas". Arriola, E., Alaba J., Buiza, C., González M.F. eta Zulaica, A. / "Dementziekin lagunkoia den etxebizitza baterako gida". García, A., Del Barrio, E,. Diaz-Veiga, P.

 
 

DEMENTZIA DUEN PERSONA BATEKIN ELKARBIZITZEN. ZER EGITEN DUT...?

SEXU-ADIERAZEN DESEGOKIAK DITU

Saiatu prebenitzen*

  • Lasaitasunera gonbidatzen duen ingurune lasaia sustatu. Telebistak eskaintzen dituen eduki batzuek pertsona gehiegi estimulatu dezakete.
  • Pertsonak nahi duena bada, intimitaterako espazioak eta denborak sortzen lagundu.

Azaldu baldin badira...

  • Jar zaitez bere lekuan. Saiatu egoera horiek ulertzen eta minimizatzen. Baztertu itzazu besteak beste, narritadurak, infekzioak... Erropa kentzeak adibidez beroa duela, komunera joateko gogoa duela edo deserosotasunen bat sentitzen duela izan daiteke.
  • Lasaitasuna adierazi. Naturaltasunez erreakzionatzeak pertsonaren lasaitasuna errazten du. Gogoan izan jokabide hori gaixotasunaren adierazpen bat dela.
  • Elkarrizketa eskeini. Batzuetan, sexu-jokabide batek beste pertsona batekin elkarreragiteko beharra islatzen du. Behar hori elkarrizketa batera edo beste jarduera partekatu batera bideratu ezazu.
  • Sexu-adierazpena birzuzendu  pertsonari beste zerbaitetan arreta jartzen laguntzen dioten jardueretara. Adibidez, ariketa fisikoa egitea. Batzuetan, distrakzio sinpleak, hala nola ur edo zuku pixka bat eskaintzea, lagungarriak izan daitezke..
  • Zer egiten dut...​
    • ... nere ohean sartzen bada. Bere logelara eraman ezazu. Posible da sexu helbururik gabeko portaera izatea, intimitate bila dabilela soilik. Edo desorientatuta dagoela.
    • ... bilutsik azaltzen da. Estali txabusina batekin eta eraman leku pribatu batera garrantzi handirik eman gabe. Beroa duelako edo komunera joan behar duelako izan daiteke. Edo jarduera behar du, besterik gabe, eta hori da une horretan eskuragarri daukana.
    • ... jendaurrean masturbatzen da. Saia zaitez lasai egoten eta leku pribatu batera eramaten, garrantzirik eman gabe. Ez liskarrik eragin eta ez lotsatuarazi.
    • ... ukituak egiten dizkie beste pertsona batzuei. Azaldu zuzenean jokabide hori ez dela egokia pertsona edo leku horretan. Irmotasunez, baina eztabaida eta liskarretan sartu gabe.
    • ... iruzkin iraingarriak eta/edo keinu desegokiak egiten ditu. Jokabide hori gizarte-rol zaharrekin lotuta egon daiteke. Pertsonari modu atsegin eta praktikoan gogorarazi jokabide hori ez dela onargarria, eta beste alderdi batzuetan duen rol soziala berriz esperimentatzeko aukerak eman.
  • Behar duzula sentitzen duzunean, laguntza eskatu. Gogoratu kasu hauetan ez dela ahultasunaren seinale, sendotasunarena baizik.

(*) Kasu batzuetan kalera irtetzeak lagundu dezake. Eskatu famllia medikuari irteera beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostena. Gomendio hauek argitalpen honetan oinarrituak daude: "Consejos y orientaciones no farmacológicas para pacientes con deterioro cognitivo en el domicilio y unidades psicogeriátricas". Arriola, E., Alaba J., Buiza, C., González M.F. eta Zulaica, A. / "Desinhibición sexual. Pautas de abordaje". Gracia, P.

 

DEMENTZIA DUEN PERSONA BATEKIN ELKARBIZITZEN. ZER EGITEN DUT...?

Apatiko eta ezertarako gogorik gabe agertzen bada

PERTSONA INGURUNEAREKIN INPLIKATUTA MANTENDU

  • Ingurunearekin elkarreragiteko aukerak sortu. Pertsona horrentzat esanguratsua den jardueraren bat gauzatzera gonbidatzen duten objektuak agerian eta eskura edukitzeak interesa piztu diezaioke.
  • Estimulatu, motibatu eta parte hartu. Ekintzarako aukerak eskaini, zenbat eta errazagoak planteatu, hobe. "Egunkaria hurbiltzen dizut", "Zuku bat egin nahi duzu?...". Ez utzi jarduera soilik pertsonaren esku, partekatzeko aukera baldin baduzu.
  • Eguneroko jarduerak egin, saiatu ez egiten pertsonarentzat espezifikoki, eta pixkanaka aukerak sartu jada egiten ziren baina atzean geratu ziren jarduerak edo jarduera berriak. Ohea egin, arropa zintzilikatu, sukaldea garbitu, landareak ureztatu...
  • Pertsonarekin hitz egin. Pertsonarekin berdin-berdin hitz egin, pazientziaz eta esaten duenari erantzuteko denboraz, eta ez kritikatu parte hartzen ez badu.
  • Erronkak planteatu. Pertsonaren mailara egokituak, ez infantilizatzen edo aspertzen duten sinpleegiak, eta ezta ere zaputz dezaketen konplikatuegiak.

ETA DENBORA BAT BADA HORRELA DAGOELA...

  1. Galdetu eta entzun esaten duenari. Ezin badu hitz egin, bere aurpegiak eta gorputzak asko esan dezakete hitzik gabe.
  2. Entseatu aukerak. Eta saia zaitez gauza berriak ematen, agian harrituko zaitu lehenago inoiz interesatu ez zaizkion gauzak egiten.
  3. Akatsetatik ikasi. Jarduerak eskaini, eta funtzionatzen ez badute edo harrera ona egiten ez badie, berriz probatu beste egoera lasaiago batean, edo pertsona aktiboago dagoenean.
  4. Kontaktu fisikoa erabili. Hurbiltasuna eta ukimena, desiratuak eta ongi hartuak badira, komunikaziorako ate bat dira.
  5. Hartu zure denbora, poliki eta lasai. Pertsonak zerbaitetan parte hartzea edo harekin elkarreragitea denbora kontua eta gauzak errazteagatik izan daiteke.
  6. Baloratu positiboki zure ekintzak, ez soilik bereak. Pertsonak eskaintzaren aurrean erreakzionatzen ez badu, ematen diozun arreta eta pertsonak ematen dizuna iada berez baliotsua da. Batzuetan, arreta ekintzaren aurretik jartzen da.
  7. Pertsona gizarte-egoeretan txertatu. Bisitak, familia eta lagunak.Positiboa da barneratua ikustea, nahiz eta ez parte hartu.
  8. Gogoratu elkarbanatzea dela helburu. Pertsona bakarrik uzteko estimuluak hornitzeak ez du konpentsatzen. Ekintzak balore gehiago du konpainian egiten bada.

 

10 Gomendio Adineko zure familiarteko bat etxean isolamendu egorean baldin badago

  1. Jarraitu eguneroko harremanetarako errutina bat. Telefono dei, bideo-dei edo guztientzat segurua den edozein medio bitartez.
  2. Saiatu tonu positibo eta maitakorra izaten. Lasaitu ezazu zure egoeraz eta axola zaizkion pertsonez.
  3. Animatu ezazu zaintza pertsonaleko errutinak egitera. Higienea, janzkera, botikak, ariketa pixka bat... Egin ohi duen jarduera esanguratsuren bat ezagutzen baduzu, gonbidatu ezazu harekin jarraitzera.
  4. Ziurtatu ondo elikatzen dela eta botikak hartzen dituela. Helarazi iezazkiozu elikagaiak, beharrezkoa bada, prestatuta iada eta bere lehentasunak kontuan hartuta.
  5. Entretenimendua garrantzitsua da. Eskura jarri aldizkariak eta gustuko egunkariak. Film bat ere eraman diezaiokezu, edo musika gustuko badu, CD bat.
  6. Bidali senideen argazkiak, ahots-oharrak, WhatshApp bidez… Ez badu WhatsApp-ik elikagai eta botikekin batera bidali argazki bat eta atzekaldean animatzeko mezu bat idatzi.
  7. Gogorarazi iezaiozu bere indarra eta kemena iraganeko gauzak gainditzeko. Adineko pertsonek esperientzia eta bizipen asko dituzte beraien bizitzetan eta askotan gainditu dituzte egoera gogorrak.
  8. Animatu ezazu lagun eta bizilagunekin harremanetan jartzen. Asko egoera berdinean aurkituko dira eta bere bizipen eta ardurak elkarbanatu ahalko dituzte.
  9. Entzun iezaiozu eta erantzun bere galderak. Eman eskatzen duen informazioa eta lagunduko diona.
  10. Posible bada, banatu lagun ezberdinen artean edukiko duzuen kontaktua. Ona da pertsonarentzat eta gainontzeko familia osoarentzat ere.

Infografía familiares de personas mayores que se encuentran en aislamiento en soledad

 

10 gomendio Etxean ezin zaretenontzat gelditu zaintzen ari zaretelako

  1. Zentratu egunerokoan. Bizitzak jarraitzen du zuretzat eta zaintzen ari zaren pertsonarentzat.
  2. Lantaldea orain inoiz baino garrantzitsuagoa da. Konsultatu, elkarbanatu eta adostu.
  3. Izan gogoan egoerak ebazteko dituzun gaitasunak. Konfiatu zuregan.
  4. Egoera ez-ohiko batek, ez-ohiko ideiak behar ditu, eta zaintza on batek baita ere.
  5. Eskatu laguntza behar baduzu. Lantalde baten kide gara, eta hobeto doa guztia elkarrekiko laguntzaz egiten denean.
  6. Ahal duzunetan, etenaldi txikiak egin. Atsedena zaintzaren zati garrantzitsu bat da.
  7. Ez ahaztu. Egun bakoitza lorpen bat da. Negatiboki pentsatzeak ez du eragingo normaltasuna lehenago itzultzea.
  8. Ondo jan, atseden hartu ahal duzun guztia eta gozatu zure ingurukoekin. Azken hau beti ere neurri aproposak hartzen.
  9. Zaintzen gara, bizitzak zaintzen ditugu. Elkar zaintzeak gure lana garatzen laguntzen digu: bizitzak lagunduz, bizitzak martxan.
  10. Jaso zaintzen dituzun pertsonen esker onak, beraien familartekoenak eta zaintza onekin konpromezua duen gizarteatena.

Infografia con recomendaciones para quienes cuidan a personas

 

10 gomendio, Dementzia daukan persona bat zaintzen baduzu eta etxetik irten ezin den egoeretarako.

  1. Mantendu eguneroko ohiturak, ordutegiak, ekintzak eta deskantsuak.
  2. Kalera ateratzerik ez badago ere*, gorputza martxan mantentzea garrantzitsua da. Etxe barruan oinez ibiltzea, luzaketa xumeak, mugitzea, pauso batzuk ematea bada ere. (*Kasu batzuetean, mediku aimenarekin etxetik irtetzeko aukera egongo litzateke.)
  3. Anima ezazu zaintza eskeintzen diozun pertsona posible den eta esanguratsu zaion einean parte hartzen. Behar bada balkoitik txalo egiteko deialdietan edo auzoan antolatutako ekintzetan parte hartzea ondo datorkio.
  4. Zaindu botikak eta jana. Ez ahaztu noizbehinka zerbait berezia sartzea menuan.
  5. Zaintzen duzun pertsonak galderak egiten badizkizu edo kezka adierazten badu, mezu erraz, lasaigarri eta praktikoekin erantzun ezaiozu.
  6. Saiatu etxean giro lasaia edukitzen. Telebistan pelikula bat ikustea edo YouTuben, irratian entretenigarri diren programak entzun, Tablet bidez pertsona ezagunekin harremana izatea… lagungarri izan litezke gustoko momentuez disfrutatzeko.
  7. Musika beti da lagun on bat. Gustoko dituen abestiak gogoratzeko baliatu dezakezu edo ahal bada dantzatzeko. Ariketa fisikoa egiteko eta animoa mantentzeko lagungarri.
  8. Leihoan elkarrekin airea hartzea edo balkoian osasuntsua da eta kanpoarekin harremana mantentzen laguntzen du.
  9. Gogoratu umorea eta afektu adierazpenak lagungarri direla egunerokoan bizi on bat eramateko.
  10.  Zaindu zaitez zeu. Hitz egin lagunekin, beste zaintzaile batzuekin partekatu, gorde zuretzat denbora eta laguntza behar baduzu eskatu. Zure ongizateak zaintzen duzun pertsonarena ziurtatzen du.

 

9 GOMENDIO ZURE FAMILIARTEKOA OSPITAL ISOLAMENDUAN INGRESATURIK BALDIN BADAGO

  1. Gogoratu ez dela zure errua banatuta egotea. Zaintzaile gisa zure senidearentzat ahal duzun guztia egin nahi baduzu ere eta asko kostatzen da onartzea ezin dela, garrantzitsua da egoeraren mugak onartzea eta gogorarazi kanpo egoerak eragiten duela, eta ez dela zure akatsa, orain berekin ezin egotea.
  2. Lasai Ibili. Normala da emozio negatiboak sentitzea. Onartu ezazu, baina ez utzi negatibo aldera joaten. Gero, erlaxazio, arnasketa, yoga edo mindfulness teknikak erabili, lasai egoten laguntzeko. Emozio negatibo gehiegi edukitzeak sufrimendu gehigarria sortzen digu, eta ez digu uzten argi pentsatzen. Normala da emozio negatiboak sentitzea. Onar itzazu. Gero, erlaxatzeko, arnasa hartzeko, yogako edo mindfulnesseko teknika bat praktikatu ezazu, lasai egoten laguntzeko. Oroitzen zarenean, soilik hiru arnasketa sakoneko etenaldi bat egiteak emoziozko ondoeza erregulatzen lagunduko dizu.
  3. Konfidantza izan zure senidea esku onetan dagoela. Galdetu nola gustatuko litzaizukeen egoera hau aurrera eramatea, eta jarri helburu pertsonal gisa pixkanaka lortzen joatea.
  4. Fidatu zure senidea egoerara egokitzeko gai dela. Gizakiok egokitzeko gaitasun handia dugu kontrako egoeren aurrean . Senide bat gaixorik dagoenean, haren kalteberatasunean pentsatzen dugu; baina ez dezagun ahaztu baliabideak ere badituela eta egoera berri honetan barne-sendotasun handiagoa garatu dezakeela.
  5. Hausnartu nola eraman nahiko zenukeen egoera zail hau. Zu baita ere zaude egokitzapen prozesuan. Galdetu nola gustatuko litzaizukeen egoera hau aurrera eramatea, eta jarri helburu pertsonal gisa pixkanaka lortzen joatea.
  6. Harremanetan jarri berekin. Telefonoz deitzeko edo gutunak bidaltzeko aukera baduzu, erabil itzazu komunikazio-bide alternatibo horiek. Orain ezin baduzu harremanetan jarri, idatzi gutunak edo grabatu bideoak eta abar, aurrerago eman ahal izateko.
  7. Kezkarekin beharrean, senidearekiko sentimendu positiboekin konektatu ezazu. Normala da kezkazko pentsamendu errepikakorrak izatea. Hasi zaitez onartzen azaltzen direnean. Gaindi ez zaitzaten saiatzeko, konektatu oroitzapen positiboekin eta zure senidearekiko sentitzen dituzun maitasun eta/edo esker oneko sentimenduekin. Sinesmen erlijiosoak edo espiritualak badituzu oro har, haren alde otoitz egin dezakezu edo bistaratzea erabil dezakezu.
  8. Atseden hartzeko eta indarrak berritzeko tartea hartu. Zaintzailearen rolak nekea eta, batzuetan, akidura ere eragiten du. Energia dugunean eta atseden hartzen dugunean askoz hobeto zaintzen dugu. Hartu indarrak berritzeko aukera hau orain, atseden hartuz eta zu zainduz.
  9. Ikasi kontrolatu ezin duzuna onartzen. Oro har, ahal dugun guztia kontrolatzea gustatzen zaigu.  Baina badira bizitzaren gorabeherak gure kontroletik ihes egiten dutenak, eta besterik gabe diren bezalakoak dira. Bizitza den bezala onartzen dugun neurrian, gutxiago sufrituko dugu.

 


 

10 GOMENDIO COVID-19AK IRAUTEN DUEN BITARTEAN TELEFONO KOMUNIKAZIO EGOKIRAKO

  1. Presta zaitez deia egiteko. arnasketa sakon bat egin eta pentsatu nola nahi duzun informazioa eman, ulermenetik.
  2. Aurkeztu zaitez zure izen eta lanpostuarekin“... naiz eta zure aita artatzen dut.”.
  3. Poliki hitz egin eta esaldi motzekin,. kontutan izanez asaldura emozionalak zaildu egiten duela informazioa asimilatzea.
  4. Hizkera erraza erabili,. teknizismoak eta ohikoak ez diren hitzak saihestu.
  5. Informazioa dosi txikietan eman, etenaldiak eginez,.eta asimilatzeko denbora emanez.
  6. Onartu isiluneak, emozioen espresioei tarteak utziz.“Lasai, ez dago presarik. Ulertzen dut momentu gogorra dela oso.”.
  7. Albiste txarra eman ondoren, itxaropen pixka bat edo datu positibo bat transmititu. “Oso ondo zainduko dugu ahal den  erosoen egon dadin.” edo “Oso lasai egon da bukaera arte”.
  8. Bukatu aurretik, gonbidatu ezazu galderak egitera. “Behar duzun zeozertan lagun zaitzakegu?”.
  9. Komunikazio edo apoio jarraipena eskeini ezazu. “Ospitaleratzeak irauten duen bitartean, egunero deitzen saiatuko naiz” edo “Psikologia zerbitzuaren telefonoa emango dizut, hurrengo egun hauetan apoioa behar izanez gero, eskura izateko.”
  10. Deia bukatu ondoren, zaindu zeure burua, adibidez, lankide batekin partekatu nola joan den.

10 Gomendio covid-19AK irauten duen bitartean telefono komunikazio egokirako