HasieraBlogaEtxeko zaintzaren ikusezintasuna

Etxeko zaintzaren ikusezintasuna

Egunak igaro ahala, OMEk "Covid-19" izendatu duen mehatxuak nekez imajina genitzakeen dimentsioak hartu ditu, eta hauskortasun-egoeran edo  zaintza-beharra duten adinekoekin bereziki erasokorra izaten ari da.

Komunikabideek egoitza-zentroetan jarri dute arreta, pandemiaren gune hoietako gogortasuna medio, batez ere itzalak erakutsiz eta sarri ez errespetu handia adieraziz. Hauetara bideratu dira gehienbat infekzioaren eragina arintzeko ahaleginak.

Hala ere, mendekotasun egoeran dauden adineko gehienak nahi duten tokian bizi dira, beren etxeetan (lautik hiru Gipuzkoan, Behagik berriki emandako datuen arabera). Haiekin batera inguruko pertsonak eta laguntza-sare osoa (senideak, etxez etxeko laguntza-zerbitzuko profesionalak, laguntzaile pertsonalak, etxe eta zaintza sektoreko langileak, “interna” moduan ezagutuak) ingurune horretan kokatzen dira.

Etxeen pribatutasunak eta egun hauetan gurekin dagoen konfinamenduak, zalantzarik gabe, zaintza-ingurune honen ikusezintasuna areagotu dute.

Alarma-egoera deklaratzetik eratorritako erabakien ondorioak asko dira, eta zuzenean eragiten dute pertsona horien eta haien ingurune hurbilaren ongizatean.

Adibide gisa, eguneko zentroak ixteak zalantzan jartzen du ezinbesteko zainketak mantentzea eta bermatzea, batez ere, segurtasun-arrazoiak direla eta, emandako arreta murrizteak batera doazenean. Gauza bera gertatzen da gertutatusentik eratorritako laguntza afektiboarekin, hala nola GKE desberdinetako boluntarioek, bakarrik dauden adinekoei erregulartasunez egiten dizkieten bisitekin.

Zer gertatzen ari da egunotan etxeetan?

Matia Fundaziotik beren etxeetan laguntzen ditugun pertsonengandik eta eguneko zentrora joateko aukerarik gabe geratu direnengandik gertu egotea tokatzen zait. SENDIAN programa daramaten lankideekin eta etxean zerbitzuak ematen dituzten beste erakunde batzuetako kideekin ere partekatzen ditut testigantzak.

Badakigu erresilientzia eta egoeren onarpen-dosi altuak dituen populazio talde baten aurrean gaudela, eta, beraz, oso egokitzapen maila handia ikusten dugu haiengan eta haien zaintza ingurunearen aldetik. Hori guztia, oso kasu konplexuen egunerokotasun zailak sortzen duen sufrimendua gutxietxi gabe, etxez etxeko arretaren egungo ereduan behar bezala bermatzen ez den arreta integrala behar baitute.

Autonomia pertsonal mugatua duten pertsonek, bereziki narriadura kognitiboa dutenek, nekez ulertzen dituzte konfinamendua eta ohiko errutinen haustura bezalako neurriak. Horrek antsietate eta nahasmendu egoerak sortzen ditu, bizikidetzari eta norbere ongizateari eragiten diotenak.

Familiekin izaten ditugun elkarrizketetan ikusten dugu aldaketa horiek ondorio zuzena dutela beraien osasunean, bai fisikoki zein emozionalean. Zaintza beren gain hartzen duten senitartekoak edo arreta maila areagotzen duten kasuak kasu; horrek gehiegizko karga dakar, eta zaintzailearen ohiko ohiturei uko egitea. Hitz gutxitan: etengabeko zaintza eta 24 orduz noiz arte luzatuko den jakin gabe.

Zuzeneko arretako profesionalei dagokienez, egonezina, beldurra eta emozio kontrajarriak agertzen dira. Zaintza pertsonalizatua eta hurbila eskaintzeko eta, aldi berean, kutsatzea saihesteko babesneurri erabiltzean bidegurutzean aurkitzen dira.  Urruntze fisikoa bera, maskara eramateak, hurbileko harremanetan dituen ondorioak zuzen zuzenak dira. Merezi duten aitortza eskaintzen al diegu? Ba al dute behar duten orientazioa eta laguntza beraien zeregin konplexuan?

Ikusezintasunean jarraitzen dute "interna" izenez ezagutzen ditugunak. Heroiak, 24 orduz astean zazpi egunetan prest. Kasuaren batean, konfinamenduagatik, baita etenik gabe ere, atsedenerako eskubidea galduz.

Nola egiten diogun aurre covid19 testuinguruari etxeko arretatik

Gaur egun bizi dugun salbuespen-egoerak ez luke motibo edo aitzakia izan behar etxeko zaintzako profesional guztiei, modalitate guztietan, segurtasun fisikoa eta emozionala bermatzeko behar dituzten laguntzak ez emateko, ez eta zaintza onak eman ahal izateko eta beren ongizatea lortzeko behar dituzten baliabideak eta gaikuntza ere, eginkizun garrantzitsu honetan.

Hori dela eta, pixkanaka, premia horietako batzuentzat erantzunak sortzen joan dira. Horren erakusgarri dira honako jarduera hauek:

  • Telefono-deiak bakarrik bizi diren adinekoei edo eta adineko beste pertsona batzuekin bizi direnei, haien errealitatea ezagutzeko eta, behar izanez gero, jarduteko. Tokiko administrazioak abian jarritako zerbitzuak dira, hala nola "Lagunkate", Donostiako Udalak Donostia Lagunkoia ekimenaren bidez bultzatutako ekimena. Telefono bidezko harreman hori laguntza afektiboan aritzen diren GKEek ere eskaini dute, hala nola, Nagusilan, Adinkide eta Itxaropenaren Telefonoa. Azkenik, koordinazio soziosanitarioko ekimenak aipatu behar dira, lehen mailako arretaren eta Gizarte langilearen artean, kutsatzea prebenitzeko adinekoei egindako telefono-deien bidez (Pasaia Antxo).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza psikoafektiboa eta trebakuntzarako tresnak eskaintzen dizkie FIZPEren onuradun diren senideei eta etxean zaintzen duten senideei (ohiko zaintzaileak edo eguneko zentroak itxi ondoren beren funtzioa hasten edo areagotzen dutenak).
  • Laguntza pertsonala kontratatzeko profil eskakizunak egiaztatzeko baldintzak malgutu dira. Zaintzak behar diren etxe guztietara iristen direla bermatzeko neurri bezala.
  • Bestalde, ikusten dugu komunitateari laguntzeko hainbat gizarte-ekimen sortu direla erosketak egiteko, botikak etxera eramateko… DYAk eta antolatutako beste kolektibo batzuek adibidez.

Eta zer egiten dugu Matiatik?

Etxe honetan, pertsona bakoitzaren ezagutza biografiko eta integralean oinarritutako laguntza jasotzen dugu, eta horri esker, arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu, pertsonaren autodeterminazioa eta duintasuna zaintzearen oinarria jarriaz.

Ahal dugun neurrian, arreta filosofia berarekin jarraitzen saiatu gara, koronabirus honen etorrerak dakarren eszenatoki berrira egokituz.

Ildo horretan, BabeSarea jarri da martxan. Proiektu horren helburua etxeko zaintzan inplikatutako pertsona guztien ongizatea babestea eta sustatzea da, eta horri esker, besteak beste, alderdi hauetan lan egin ahal izan dugu:

  • Arretaren eta zaintzaren intentsitatea errealitate berrira egokitzea.
  • Erreferentziazko medikuekin eta geriatrekin koordinatzen laguntzea, jarraipena egiteko.
  • Oso egoera kritikoetan irteeretarako konduktuak artikulatzea.
  • Etxeko konfinamendu egoera baten aurrean emozioak kudeatzeko jarraibideak ematen dituzten informazio-materialak ematea; horien artean, dementzia duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako serie bat dago.
  • Senideei zuzenduriko Foru Aldundiak eskaintzen duen laguntza psikologikoko zerbitzuarekin harremanetan jartzea erraztea.
  • Hurbileko zerbitzuak kudeatzea, hala nola etxez etxeko ile-apaintzailea ezinbesteko beharrizan egoeretan; laguntzetarako orientazioa; GKEekin harremanetan jartzeko harremanak, eta aisialdira eta entretenimendura bideratutako gizarte-ekimenak eskuragarri jartzea, zuzeneko online kontzertuak kasu.

Ezer ez da berria.

Etxean Ondo Etxe edo Etxean Bizi (*) bezalako esperientziek bidea ireki dute etxeko arreta eredu berri bat definitu eta garatzeko bidean, zerbitzuen pertsonalizazioan eta integrazioan oinarrituta. Biak ala biak dira egoera konplexua deritzoten pertsonen ongizatea hobetzeko konpromiso instituzionalaren erakusle, eta norbere etxean eta auzoan bizitzen jarraitzea apostua egiten dute.

Baina ez da erakundeen konpromisoa soilik, gizarte osoarena baizik. Hori dela eta, norabide berean hobekuntzak eskatzen dituzten ekimen eta ekintzen agerpenaren lekuko gara.

Horren adibide ona izango litzateke iraupen luzeko zainketen ereduaren nahitaezko aldatzearen aldeko adierazpena. Idatzi jantzia da, aditu talde batek berretsia, mila atxikimendu baino gehiago biltzen dituena, eta zaintza eredu berri bat hartzeko beharra azpimarratzen duena, etxeetan arreta bultzatuz eta eguneroko bizitzan laguntza behar duten pertsonen nahiekin eta lehentasunekin bat eginez.

Pertsona ardatz duen arreta integralaren aldeko jarrera du, zaintzan esku hartzen duten eragile guztiak modu koordinatuan artikulatzeko : familiak, gizarte-zerbitzuak, osasun-sistema, laguntzaile pertsonalak, etxeko langileak, “internak”, boluntarioak eta komunitate ekimenak zein zaintzan funtsezkoak diren hurbileko zerbitzuak.

Gure blogaren hurrengo ataletan, BabeSarea edo EtxeanBizi bezalako proiektuen esperientzian sakontzera gonbidatzen zaituztegu, bai eta etxeko zaintzak eraldatzeko prozesu horretan nola aurrera egin ere. Bitartean, gogoeta hau egitera gonbidatuz:

Diotenez, gainazalaren azpitik denbora luzea daramana azalarazten dute krisiek. COVID19 izango al da etxeko zainketen errealitatea ikusarazteko detonatzailea? Gai izango al gara ikasteko, ondorioak ateratzeko eta horren arabera jarduteko bide egokia topatzeko?

(*) Gaur egun, bigarren faseari ekin zaio Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Adinberri eta Pasaiako Udalaren testuinguruan.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.